EDE Taldeko hitzarmena baliogabetzea exijitu du CNTk

Print

EDE Taldeko –esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duen erakundea- CNTko sekzio sindikalak zuzendaritza eta ordezkari sindikalen gehiengoak sinatutako akordioaren kontra salaketa bat aurkeztu du. “Langileriaren aurkako neurri desberdinak hartzea errazten du akordio honek, ezin dugu onartu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Aipatutako akordioak, ESK eta LAB sindikatuetako ordezkariek pasa den uztailaren 24an sinatutakoak, aditzera ematen du “neurri desberdinak hartzeko kausa produktibo bat dagoela – lan falta- onartzen dutela sinatzen dutenek”. “Hala ere -azpimarratu du CNTk-, erakundeak esandako kausa produktiboa ez da datuen islatuta ikusten”.

“Negoziazio prozesuan entregatutako dokumentazioaren arabera -azpimarratu du-, zuzendaritza berak 2014. urteko ekintzengatik ateratako irabaziak 2013koak baino altuagoak izango direla aurreikusten du. Honek hausnarketa hau egitera garamatza: aurreko urtean baino diru eta lan gehiago egotea aurreikusia baldin badago, zergatik daude pertsonak sobran?”.

CNTren arabera, “itunak, langileriak uztailaren 16 eta 23ko asanbladatan defendatutako funtsezko bi gutxienekoak ere ez ditu errespetatzen: ERTEaren ez onarpena eta EDE taldeko langileria osoa –koordinazio taldea eta zuzendaritza barne– lan baldintza berdinen menpe egotea, sektoreko konbenioak ezartzen dituenak hain zuzen”. “ERTEaren onarpenak 2015eko urtarriletik aurrera erakundeak kaleraketa objetiboak burutzea erraztu eta lanpostuen defentsa zailduko du”, adierazi du sindikatu honek.

“Hain txarra ez” den eskaintza

CNTren ustetan, “itxurazko negoziazio” bat izan da, non erakundeak neurrigabeko eta arrazoirik gabeko akordio-neurri sorta aurkeztu zuen hasiera batean, prozesuan zehar kontsezio gradualak egiteko, “hain txarra ez den” bukaerako eskaintza egin ahal izateko. Dena dela, hitzarmenean adierazitako jarrerek “ez dituzte langileriaren ordezkariek ezarritako gutxienekoak errespetatzen, ez  negoziazioa hasi baino lehen, eta ezta negoziazioan zehar ere”.

Egoera honen aurrean, hitzarmen honen baliogabetzea aldarrikatzen du erakunde anarkosindikalistak, “beste bat negoziatzeko, erakundearen bideragarritasuna bermatzeaz gain, langileriaren interesetarako hobea dena”. Honetarako, CNTk exijitu du, ERTEa bere osotasunean kentzea eta zuzendaritza karguen sarrera, konbenioak markatutako baldintzetan egitea.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org