Mediapost multinazionalak kaleratze eta murrizketa gehiago egiteko asmoa du

Print

CNT sindikatuak, langileek Mediapost multinazionalean (publizitate banaketan diharduena) pairatzen duten egoera salatzeko, mobilizazioak berrartu ditu. Barakaldoko Megaparkeko merkataritza-gunean eta Mungiako egoitzaren aurrean egin diren kontzentrazio banatan, erakunde anarkosindikalistak salatu du zuzendaritzak “kaleratze eta lan-murrizketa gehiago egiteko asmoa duela”.

“Enpresak ordainketa aldakorrak aldatu ditu, horrela argi eta garbi geratu zen Lan-Ikuskaritzan egin zen bileran. Baina hau ez da nahikoa izan eta orain, Bizkaian hitzarmen kolektibo berriaren sinadura aprobetxatuz, eskubide finkatu hauekin behin betiko bukatu nahi ditu”, adierazi du CNTko sekzio sindikalak.

Egoera honen aurrean, CNTk nabarmendu du erne egongo dela “enpresa honetako langileen eskubideen edozein murrizketaren aurka”. “Enpresako zuzendaritzaren jarreren aurrean, gure erakundeak ez du onartuko ez kaleratze gehiagorik ez nagusikeriarik”, azpimarratu du.

Halaber, CNTk eskatu du enpresan ordezkaritza duten gainontzeko sindikatuek “langileen batasunaren alde lan egiteko, eraso hauei, elkarrekin, aurre egiteko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org