Ertzaintzak Ercilla hoteleko langileei mehatxu egin die

Print

Lan-etenaldiak eta mobilizazioak iraileko 2 eta 4 bitartean burutuko dira, Bilboko Ercilla hotelean, eta saskibaloiko mundialarekin bat egin dute. Ekintza hauek gertutik jarraituko ditu ertzaintzak, hauen garapen normala ekiditeko. “Orain dela egun batzuk txilibituak erabiltzeagatik jarritako isunak eta gero, orain ohartarazten gaituzte ezin ditugula zarata maila batzuk gainditu, baina hau gertatuko da megafonoa soilik erabiltzean”, CNTk adierazi du.

Ertzaintzak ohartarazpen honen berri ostiral honetan eman du, sindikatuko ordezkariei emandako ebazpen baten bitartez. “Isildu nahi gaituzte, baina ez dute lortuko. Murrizketen eta Ercilla hoteletako zapalkuntzen kontrako borroka jarraituko dugu, eta behar den bezain zaratatsua izango da”, CNTk adierazi du, lantoki honetan gehiengoa duen sindikatua.

“Egun hauek, instituzioetatik leku publikoen erabilpenaren eta zarataren udal-araudiari ez entzunarena egitea onartzen ari da ostalaritza enpresei mesede egiteko. Baina gaitzespenak eta kexak isiltzeko unean, Ertzaintzak era guztietako maltzurkeriak erabiltzen ditu”, CNTk adierazi du.

Erakunde anarkosindikalistak “askatasun sindikal urratze saiakera berri” honetaz ohartarazi du eta “Ercillako jabeek arazoa ebazteko elkarrizketaren bidea hartu ordez, errepresioaren bidetik apustu egiten jarraitzen dutela” kexatu da. “Poliziaren jarrerak ez gaitu harritzen, berriro patronalaren “beso armatu” bezala jarduten duelako” azpimarratu du. Egoera horretan, lan-etenaldi eta kontzentrazio deialdiak, iraileko 2, 3 eta 4, 12.30etatik 14.30etarako ordutegian, jarraituko dutela adierazi du CNTk.

Kexak eta Finlandiako saskibaloi selekzioaren bertan egotea, hortxe ostatuz egongo direlako, batera burutuko dira. Hain zuzen ere, azken egunetan sindikatu honek taldera eta finlandiar enbaxadara, Madrilen, zuzendu zen Ercillako langileriak aurre egin behar dion egoera latzari buruz berri emateko. Baita jakinaren gainean jarri zituen ere Finlandiako zentral sindikal garrantzitsuenak; honek elkartasun internazionala sortarazi zuen langileriaren borrokarekiko.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org