Sindikatu finlandiarrak alde agertu dira Ercillan ematen ari den borrokaren aurrean

Print

Finlandiako selekzioa, saskibaloiko mundiala bitartean ostatuz egongo dena Ercilla hotelean, bertoko langileriak aurre egin beharreko arazoaren jakinean dago. SAK sindikatuak, herrialde horretako konfederazio nagusiak, CNTren partez elitezko jokalarien sindikatuak jasotako salaketen berri eman du. Azken sindikatu honetan finlandiar jokalariak afiliatuak daude.

Era berean, erakunde anarkosindikalistak bidalitako oharra SAKek zerbitzuzko sindikatuari ere eman dio (hoteletako langilegoa honetan dago elkartuta). Elkartasun erakusketa hauek CNTk informazio-kanpaina hasi zuenetik antzeman dira, kanpaina honek jokalariei, ordezkari diplomatikoei eta sindikalista finlandiarrei Ercilla hotelean dagoen arazoaz ohartaraztea du xede.

“Langileriaren arteko elkartasunak ez du mugarik ezagutzen, eta horrela egiaztatuta antzeman da berriro elkartasun erakusketa honekin” CNTk adierazi du. Testuinguru honetan, sindikatuak ohartarazi du ostalari finlandiarrek “ez dutela bakarrik ezagutuko aurpegi jatorrak erakusten duen norabidea, baizik eta argi edukiko dutela hementxe eskubideak murrizten direla eta euren geroaz borrokatzen diren langileak zapaltzen dituztela ere”.

Lan-etenaldiak eta mobilizazioak

Aste honen hasieran, anarkosindikalista erakundeak Ercilla arazoari buruzko ohar informatiboak bidali zituen finlandiar enbaxadara, Madrilen, eta saskibaloiko federaziora. Honen helburua, federazioko kideek enpresa honetan gertatzen ari den arazoaren jakinaren gainean egoteko. Egoera hau SAK langileen konfederazioari eta PAM zerbitzu-sektore sindikatuari ere adierazi izan zen.

Murrizketen eta zapalkuntzen kontrako anarkosindikalista-kanpainak baita lan-etenaldiak ere aurrera eramango ditu. Hauek asteartea 2 eta osteguna 4, 12.30etatik 14.30etara bitartean ospatuko dira. Ordutegi horretan Bilboko hotel honen aurrean kontzentrazioak aurrera eramango dira. “Jokalariei eta langileei animatzen ditugu patronalaren nagusikeriaren kontrako mobilizazio hauetan parte hartzera”, CNTk gehitu du.