CNTk “abuztu sutsua” baiesten du Ercilla Hoteletan

Print

CNT sindikatua asteazken honetan bildu da Bilboko Hotel Ercillaren aurrean; sindikatuaren bozeramaileen esanetan, ekintza hau hurrengo asteetan ere errepikatuko da. “Turistak eta hiritarrak, orokorrean, hotel honen langileriak bizi duen egoeraz jabetzea nahi dugu, horregatik uda honetako momentu berezietan egongo gara”, aurreratu du.

Ercillak irabazi garrantzitsuak eskuratzea espero duen egunetan, Bilboko Aste Nagusian eta saskibaloi mundialean hain zuzen ere, zentral anarkosindikalistak mobilizazioak mantenduko dituela iragarri du. “Hala ere, langileriaren kontura oraindik irabazi gehiago lortzea espero du enpresak”, kritikatu du CNTk.

Sindikatuak gogorarazi du urte bat baino gehiago daramala “hoteleko zuzendaritzari hitz egiteko eskatuz, baina bere erantzuna isiltasuna izan dela”. “Patronalak jarrera honekin jarraitzen duen bitartean, CNT mobilizatzen jarraituko da; geroz eta jende gehiagok ezagutuko ditu langileriaren aurkako enpresa honen jarduerak”, azpimarratu du CNTk. “Gauzak aldatzen ez badira, Ercillak uda sutsua biziko du”, gehitu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org