CNTk Ercilla hoteletan borroka indartuko du udaldian

Print

CNT sindikatuak ohartu du, gaur egun arte Ercilla hoteletan egin duen borroka “funtsezkoa izan dela -Bilboko beste hotel batzuetan gertatzen den moduan- kaleratzeak, enplegu-erregulazioko espedienteak eta zerbitzuak kanpora ateratzea ekiditeko”. “Azken urtean zehar, CNTk erakutsi du ez dizkiela geure eskubideak zapaltzen utziko”, azpimarratu du.

Sindikatuak adierazpenak egin ditu Bilboko Ercilla hotelaren egoitzaren aurrean beste kontzentrazio zaratatsu bat egin ondoren. Han ere iragarri du, pasa den udan gertatu zen bezala, udaldian (nabariki jarduera handiagotzen den denboraldian) mobilizazioak mantendu eta indartuko dituela.

“Ia hamabi hilabete eman dugu negoziatzeko enpresaren keinu bat itxaroten, baina momentuz bere aukera isiltasuna izan da”, erakunde anarkosindikalistak deitoratu du. Egoera honi aurre egiteko, CNTren erantzuna “mobilizazio gehiago” izango da.

Halaber, sindikatuak elkartasuna adierazi die egoera larria pasatzen diren Bilboko beste hoteletako langileei. “Betiko moduan -azpimarratu du- nagusiek krisialdia erabili nahi dute geure eskubideak, are gehiago, murrizteko eta haien etekinak igotzeko”. “Gure esku dago ez onartzea” gaineratu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org