CNTk Mediapost salatu du “gardentasun-ezagatik”

Print

CNT sindikatuak salaketa aurkeztu du Lan-ikuskaritzan Mediapost nazioarteko enpresaren aurka, leporatzen baitio datu garrantzitsuak ezkutatzea; gauzak horrela, langileek ezin dituzte kalkulatu euren soldatak. Zentzu berean, CNTk deitoratu du enpresa horren “erabateko gardentasun-eza”; etxebizitzetan propaganda banatzea du zeregin nagusia Mediapostek.

CNTk elkarretaratze baten bidez plazaratu du salaketa, non eta Konpainiak Euskal Herrian duen filialaren egoitzaren aurrean, Mungian (Bizkaian). Protestaldian, Mediapostek kaleratutako zenbait langile egon dira. Diotenez, “Enpresa horrek era larrian urratzen ditu langileen eskubideak”.  

Halaber, zentral anarkosindikalistak aditzera eman du lanean dabilela  “kaleratzeen zein Mediaposteko jazarpen sindikalaren kontrako borroka-egun gehiago” antolatzeko. Horrez gain, CNTk adierazi du “elkartasunez eta ekintza zuzenez emango diotela erantzuna, hemendik aurrera ere, internazional horren elkarrizketarako gogo faltari”.