CNTk Panda Securityn grebara deitu du

Print

CNT sindikatuak salatu du informatika-gaien Panda Security enpresak ez duela antzinatasun osagarria ordaindu nahi, duela gutxi Auzitegi Gorenak agindu duen moduan. “Berriro beste multinazional batek bere legalitatea eta langileekin betebeharrak ez ditu betetzen. Erantzuna, kalean eta lanpostuetan, erabatekoa izango da”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.

Testuinguru honetan, CNTk egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du: ekainak 10 eta 12 -lanuzteak 11:00etatik  13:00tara-, ekainaren 17 eta 19an –egun osoko lanuzteak-, eta ekainak 23 aste beteko greba hasiko da. “Panda Security enpresaren zuzendaritzak ordaintzeko modua ez negoziatzea erabakitzen badu eta errespetua erakutsi gabe jarraituz gero, langileak aurrean izango ditu”, ohartu du.

Halaber, sindikatuak “negoziazioetan gerta litezkeen xantaiez” ohartarazi du, lehen gertatu den moduan. “Gaurko baldintzak mantentzearen truke Auzitegi Gorenaren epaiaren ahanztura negoziatzen saiatuko dira. Kontseilariek eta zuzendariek haien soldataren zati bati uko egingo diote ala?”, bere buruari galdetu dio.

“Bidegabeko azpijokoak”

Erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du, lehenago Euskadiko auzitegiek egin zuten bezala, Auzitegi Gorenaren epaiak esaten duena: “enpresak antzinatasun osagarrien kontuetan jokatzen duen modua zuzengabekoa dela”.

Langileen eskubideak argi eta garbi urratuz, Panda Securityk “hirurteko betetzean ordaindu behar zuen kopuru bera borondatezko ordainsarian deskontua egiten zuen, hori dela eta, soldatan ez zegoen igoerarik”. “Gauza bera egiten zuen hitzarmenaren igoeran edo lanbide-kategoria hobetzean. Horrela, langile askoren soldata, urtetan, ez da igo”, azpimarratu du.

Errealitatean, erabaki horrek esan nahi du enpresak “2014ra arte ordaindu ez zuen dirua itzuli behar duela eta datorren hilabetetik aurrera, borondatezko hobekuntzan, murriztu zuen kopuru bera gehiagotu behar izango duela”. Hala ere, Panda Securityko abokatuek “epaiaren irakurketa zakarra egin dute, bakarrik zorren seirena ordaintzeko”.

Halaberki, CNTk azpimarratu du Pandak, “langileei zor dien dirua ez bezala, ez duela pentsatzen bankuei eta Mikel Urizarbarrena jabe ohiari ez ordaintzea”. “Dirudienez, langileok -esan du- gutxiago balio dugu”.

“Beste modu batez esanda, enpresak ez du negoziatu nahi eta egoera tenkatu nahi du, hori dela eta CNTk langileei deitu die bidegabeko azpijoko hauei aurre egitera”, gaineratu du sindikatuak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org