“Mediapostek CNT erauzi nahi du murrizketa gehiago burutzeko”

Print

Mediapost enpresako lan hitzarmen berria sinatzeko negoziazio hasieraren bezperan, CNTk ohartarazi du multinazionalaren asmoak “langileei eskubideak kendu, soldatak jaitsi eta diru gehiago irabaztea” direla. “CNT enpresatik kanpo ikusi nahi dute, murrizketa eta kaleratze politika burutzeko bide libre izateko”, salatu egin du.

Hau dela eta, ostegun honetan zentral anarkosindikalistak berriro egin du kontzentrazio bat Mediapostek Euskal Herrian duen egoitzaren haurrean, Mungian. Han egon dira enpresak kaleratu dituen CNTko lankideak, “beraien eskubideen alde borrokatzen duten langileen kontrako errepresio kasu argi bat” dena.

Multinazionalak “langileen aurkako eraso berrientzako bidea irekitzen ari dela” azpimarratu du sindikatuak. “Ez dugu ahaztu behar CNTk izan dela erasoen kontra altxatu den sindikatu bakarra izan dela, hiru greba egun eginez.” “Honen froga argia da azken urtean zazpi kide kaleratu dituztela” azpimarratu du. “Edozein kasutan, protesta hauek zirela eta eskubideak mantentzea lortu egin zuten Bizkaiko filialean; lan hitzarmen berri honekin enpresak eskubide hauek ezabatu nahi ditu.

CNTk nabarmendu duen moduan, “Mediaposteko zuzendaritzak plusak ezabatu nahi ditu – beste eskubideen artean-, gure sindikatuak gauzatutako borrokaren bitartez lortutakoak.” “Arriskuak ugariak dira eta hauen artean enpresako batzordearen jarrera izan daiteke, diru laguntzak jasotzen duten sindikatuak osatzen dutena: langileei berriro bizkarra ematea, langabezia eta miseria ekartzen dituzten neurriak negoziatzen”, ohartarazi du zentral anarkosindikalistak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org