"Borroka kaleetan dago, ez parlamentuetan"

Print

Hauteskunde kanpaina berriaren hasierarekin batera, CNT sindikatuak abstentzio aktiborako deialdia egin du, “parlamentarismo eta hauteskundeekin zerikusirik ez duten” alternatiba argi eta errealak daudela azpimarratuz.

“Langileriaren autoantolaketa era horizontalean, liberatu eta subentzio gabekoa, gure burujabetza erreala lortzeko bide bakarra da”, zentral anarkosindikalistaren esanetan. “Inoiz baino indartsuago dagoen kontsigna bat dago: borroka kalean dago, ez parlamentutan”, adierazi du.

Testuinguru honetan, CNTk azpimarratu duen bezala, historiak “langile mugimenduak sortutako egitura sozial horizontalen adibide ugari daude, kolektibismotik komunismo libertariora, edo mutualismora”. “Gaur egun, alternatiba bila dauden adibide desberdinak dauzkagu, kontsumo taldeetatik kooperatiba integraletara”, baieztatu du.

“CNT sindikatuan abstentzio aktiboa bultzatzen dugu, ez delako beren hauteskunde prozesua ez legitimatzea soilik –desmobilizazioa sustatzen baitute, beste batzuek gure lana egin dezaten itxoiten-, gure arazoen konponbidean zuzenean parte hartzea baizik, taldeetan eta erakunde horizontal eta asanblearioetan elkartuz. Era honetan, independentzia ekonomiko eta politikoa mantentzen dugu, esku sartzerik gabe, eta langileriaren interesen alde”, azpimarratu du.

“Gure bizitzen kontrola hartu behar dugu eta antolatu -azaldu du-, gauzak aldatzeko pertsona ekintzaileak behar direlako eta ez besteengan ardurak uzten dituztenak”. “Botua ematen dugunean gure erabaki ahalmena, gure epaia eta antolatu eta elkarbizitzeko gaitasuna beste batzuen esku uzten dugu. Eskuordetze honek gizarteak autoerregulatzeko duen gaitasuna deuseztatzen du, botere ekonomiko eta politikoaren menpe geratuz”, esan du.

Era berean, CNTk jakinarazi du “talde politiko berri horien inguruan, gaur egungo aspertze herrikoiaren testuinguruan, parlamentarismoan esperantzak berritzen saiatzen dira”. “Itxura rupturista eta erradikal baten pean -hiritarren esku-hartze eta debate espazioak berreskuratzeaz dihardute, hori bai, nola egin esan gabe-, kontu berarekin datoz berriz ere, botazioen bitarteko delegatze politikoan oinarrituta”.

“Beren programek ez dute kapitalismo-estatu binomiotik ateratzeko estrategiarik”. Era berean, sindikatuak salatu du hauteskunde hauetako aukerek “zuzenean faxismo berria adierazten dutela”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org