Kultura libertarioaren hamarkada bat Bilbon

Print

Maiatzak 24 eta 25ean, ideia libertarioen zabalkunde esparrua bihurtuko da aurten ere Bilboko Unamuno plaza. Asteburu horretan Bilboko Liburu Anarkista Azokaren X. edizioa ospatuko da, CNTk antolatuta.

“Argitaletxe eta irakurleen arteko topaketa honek, anarkismoaren esparrutan garaturiko nobela eta saiakeren bitartez, pentsamolde libertarioa hurbildu nahi dio bertaratuko den publikoari”, aurreratu du erakunde anarkosindikalistak.

Hamargarren edizio honetan CNTk “azoka dinamiko eta erakargarriago bat egin nahi izan du, literatur munduaren inguruan jarduera sortzaile eta ludikoak gehituz”. Honetarako, aurton adin guztietarako idazkera tailerrak, irrati librearen zuzeneko emankizuna, poesia emanaldia, testu libertario ezberdinen irakurketa antzeztua, edo ekintzaz beteriko bi egunei bukaera emateko “Humanos intentándolo: cantautor sin personalidad” taldearen kontzertuaren moduko jarduerak egongo dira besteak beste.

Liburuz betetako stand-etatik aparte -larunbata 24ean 10etatik 20etara eta igandea 25ean 10etatik 15etara irekita egongo direnak-, aurton aurkezpenak eta hitzaldiak egongo dira baita. Hasteko eta azoka egunen aurretik, maiatzaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19,30tan La Bolsa eraikinean Carlos Taibo Politika Zientzietako irakaslea “Repensar la Anarquia”, bere azken lana, aurkeztuko du. “Idazleak pentsamendu libertarioari egiten dion ekarpena eta bere ikuspuntu garaikidea ezagutzeko aukera aparta da” azpimarratu du CNTk.

Aurkezpenak maiatzaren 24an jarraituko dute. 18etan Unamuno plazak, Dolors Marínen hitzaldiari harrera egingo dio, idazle entzutetsuak bere azkenengo liburuari buruz hitz egingo du, “Anarquismo” izeneko nazioarteko anarkismoari buruzko hiztegia, emakume akrataren paperean sakontzen duena.

Halaber, igandea 25ean goizeko 12etan leku berean, trantsizioaren mugarri izan zen “Ajoblanco” aldizkari kontrakultural eta leherkorrari buruzko hitzaldi bat egongo da, Pepe Ribas, bere sortzailearen eskutik.

Liburu arloan, CNTk azpimarratu nahi izan du giro libertarioan erreferentean bihurtu egin den azoka honetan, “aurten argitaraturiko berritasunetatik aparte, azokan literatura eta pentsamolde anarkistetako klasikoak topatu ahal izango direla”.

Horregatik, erakunde anarkosindikalistaren iritziz “oso proposamen interesgarria ideia libertarioetan jakin-nahia duen irakurle hasiberriarentzat” dela dio.