Mediapost-en kaleraketen aurkako Nazioarteko Borroka Astea

Print

“Langileriaren aurkako errepresioak mugarik ez badu, elkartasunak eta ekintza zuzenak ere ez dituzte mugarik izango”. Honela adierazi da CNT, Mediaposten (La Poste talde frantsesaren filiala) kaleraketen aurkako nazioarteko borroka asteko deialdia iragarri duenean.

Konpainiak dituen sukurtsal desberdinetara beren eskakizunak eramango ditu erakunde anarkosindikalistak. CNTk adierazi duen bezala, kanpaina maiatzaren 12tik 17ra (astelehenetik larunbatera) bitartean burutuko da eta “hainbat salaketa ekintza” bilduko ditu. Ekintza hauetan AIT (Langileen Nazioarteko Elkartea) elkarteko kide diren sindikatuek -CNT bezala- parte hartuko dute.

“Urte batera iristen ez den epean, zazpi lankide jada kaleratuak izan dira eta beste hainbestek enpresako etengabeko erasoa jasaten ari dira. Beren eskubideengatik borrokan dabiltzan langileak kendu nahi ditu enpresak”, azpimarratu du sindikatuak. “Langileen aurkako praktikekin jarraitzea ez dugu onartuko; honek jarraitzen duen bitartean, aurrean izango gaituzte”, gehitu du.

Testuinguru honetan, CNTk salatu du “Mediapost hedatze prozesuan dagoen eta irabaziak dituen enpresa bat dela eta lan erreformaz baliatzen ari dela esplotazio baldintzak ezartzeko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org