CNTk Bauen Hotelarekin bat egiten du, “autogestioaren eredua munduan”

Print

CNT sindikatuak Bauen Hotelarekin bat egin du. Argentinako enpresa adierazgarri honek, autogestioaren eredua munduan, duela 11 urte bere langileek berreskuratu zuten eta, orain, utzarazteko aginduari aurre egin behar dio. “Hotel hau Videlaren erregimen genozidarekin lotuta egon zen. Gaur, lehenengo jabeek, berriro, langileriari eraso egiten diote”, nabarmendu du CNTk.

Erakunde anarkosindikalistak “langileriari,berea dena, berriro lapurtu nahi diotenak” gaitzesten ditu. Hori dela eta, Bauenekiko elkartasunean egingo diren nazioarteko jardunaldietan parte hartzera deitu du. Hauek, apirilaren 15an eta 16an izango dira. “Kapitalak eta bere gobernu konplizeek ez dute mugarik. Gure borroka, haien guztien aurka, ere ez”, azpimarratu du sindikatuak.

Bere jabeek, Buenos Aireseko erdialdeko hotel hau 2001 urte bukaeran itxi zuten, eztanda ekonomiko eta sozial bete-betean. Enpresarien iruzurrezko mugimenduak langile guztiak kale gorrian utzi zituen. 2003ko martxoaren 21an, langile-multzo batek indarrak lotu zituen 20 solairutako eraikin mitiko hau berriro irekitzeko.

Autogestio eredu honek 130 lanpostu sortu zituen eta Bauen hotela “gizarte mugimendu, sindikatu eta langileen erakundeentzat bilgune eta elkartasun eremu” bihurtu zen, “han, ehunka jardunaldi antolatzeko eta eztabaidatzeko egin ziren, ekitaldi kulturalak eta akademikoak barne”, esaten du elkartasunean egin den nazioarteko manifestuak.

Testu horrek ere gogoratzen du BAUEN “1978ko munduko futbol txapelketarako eraiki zutela eta horretarako Estatuko banku baten kredituak -BENADE- erabili ziren. Kreditu hauek inoiz ez zituzten ordaindu”. Garai horretan, Argentinak, 30.000 pertsona hil zituen diktadura hiritar-militarra pairatzen zuen. Bauen eraiki zuten enpresariak krimen horien konplizeak izan ziren

Duela aste batzuk, Argentinako auzitegiek irizpena eman zuten Mercoteles enpresa -jatorrizko konpainiaren oinordekoa- eraikinaren jabea zela, hori dela eta kooperatiba utzarazteko agindu zuen. Langileek eta erakunde sozial askok adierazi dute eutsi egingo dutela. Halaber, Bauen hotelaren etorkizuna bermatzeko behin betiko konponbidea eskatu dute, “autogestioaren eredua munduan”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org