Mediapostetik kaleratutako langile baten kontrako zigorra deuseztatu dute

Print

CNT Sindikatuak Mediapost multinazionalean, publizitatea postontziratzen aritzen dena, kaleratutako langile baten kontra jarritako zigorraren baliogabetasuna lortu du. Enpresak agindutako kaleratze-boladaren aurrean sortutako arazoa dela eta, erakunde anarkosindikalistak afiliatu bati ezarritako zigorra pikutara bidaltzen duen epai baten ebazpena, plazaratu du.

Ostegun honetan Mungian egindako kontzentrazioan (Mediapost egoitzaren aurrean), epaia dela eta, nagusi ohiek “kendutako 15 lanegun sariak eta soldatak itzuli beharko dizkiotela” adierazi du CNT sindikatuak. “Epai honek enpresak gure afiliatuei egiten dien sindikatu-jazarpena, berriro ere egiaztatzen du”, azpimarratu du.

Testuinguru honetan, “pasa den uztailan auzitegiek gure kideen kaleratzeak bidegabetzat jo zuten”, CNTk gogorarazi du. Datu hauek izanda, “epai hauek enpresak langileak erasotzeko erabiltzen dituzten argudioak eutsiezinak direla baieztatzen dute”, sindikatuak azpimarratu zuen.

“Langileak kaleratzeko arrazoi bakarra, CNTk denbora asko salatzen daramanak dira: langileak kaleratu nahi dituzte empresa deslokalizatzeko, host, produkzioa kanpora eramatea, eskubiderik gabeko langileak kontratatzeko”, gehitu du zentral anarkosindikalistak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org