Lan Harremanen Kontseiluak CNT sindikatuko afiliatuen izenak ezkutuan ematen ditu

Print

CNT sindikatuak egoera arras larri honen aurrean bere harridura adierazi du: Lan Harremanen Kontseiluak tartean diren afiliatuen datuak Ataco SL-ri, “La Oka” delikatesen denden jabeari, ezkutuan eman dizkio.

“Informazio hau eskuratu ostean, ugazabek euren bortxaketak areagotu dituzte CNT sindikatukoak diren langileen kontra”, Bilboko Sindikatuko Idazkari Nagusiak salatu du, Endika Alabortek. Erakunde anarkosindikalistak “langileriaren funtzesko eskubideen kontrako erasoa” dela plazaratu du prentsaurreko batean. Honetan, Ataco enpresako CNT Atal Sindikaleko ordezakaria ere izan da, Isabel Amundarain.

Agerraldian, Alabortek Lan Ikuskatzailetzaren aurrean dagokion salaketa egin dela adierazi du: “Enpresa honetako langileen eskubideen bortxatzetarren aurrean ez gara geldirik geratuko”, azpimarratu zuen.

Gertaera larri hau otsailan izan zen, CNT-k lan egutegia dela eta “gatazka kolektibo” bat aurkeztu ondoren; enpresak aurkeztutako lan-egutegi honek 100 ordurarte malgutasuna finkatzen zuen lanaldi partziala zuten langileentzako. Alabortek gogorarazi zuen “egutegi hau parte sozialarekin ez zela adostu, hitzarmen-kolektiboak zioen moduan”.

Sindikatuak duen ezarpena egiaztatzeko, zentral anarkosindikalistak enpresan zituen afiliatuen datuak Lan Harremanen Kontseiluaren eskuan utzi behar zituen, erakunde publikoa dena eta “Sindikatu eta enpresaburu konfederazioen arteko elkarrizketa eta topaketa gunea” da. Konfidentzialtasunez erabili beharko zen dokumentazioan, CNT-ko langileen izenak, NAN zenbakiak eta euren sinadurak agertzen ziren.

“Izapide horretan gertatutako irregulatasun baten ondorioz, Lan Harremanen Kontseiluak CNT-k emandako informazio guztia enpresari berbidali zion, afiliatuen zerrenda barne”, Alabortek salatu zuen. “Zerrrenda hau jasotzerakoan, Ataco Sl enpresaren arduradunek langileen artean zabaldu zuten, afiliatuak beldurtzeko xedez”.

Kontaktu politikoak

Gaur egun enpresa Sonia Perez de Ezquerrok zuzentzen du, Patxi Lopez lehendakari garaiko Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailburuordea izandakoa. Honez gain, enpresaren abokatua Jose Manuel Salinero Feijoo da, Lehendakaritza Idazkari Orokorra izandakoa Euskadiko Alderdi Sozialistaren gobernu garaian.

Lan Harremanen Kontseiluak CNT sindikatuaren afiliazio datuen filtrazioa egin duela onartu du, “izaera pertsonaleko datuak” direnak eta Datuen Babes Lege Organikoak babestutakoa eta, beraz, langileen aurka ezin dena erabili. Hala ere, sindikatuak egindako salaketan aitortzen da enpresak datu hauek erabili dituela erakunde honen afiliatuak “bakartzeko eta jazartzeko”

“Ez da langileek enpresa-zuzendaritzaren erasoak sufritzen dituen lehenengo aldia: pasa den urtean enpresa mailako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko prozesu bat eman zen, eta negoziazioetan parte hartutako langile bat kaleratu zuen”, Alabortek gogoratu du. CNT-k egindako auzi-eskea ondoren, epaitegiak kaleratze hori bidegabekotzat jo du.

Enpresak, modu berean, umea izandako langile baten edoskitze baimena hertsatu nahi izan zuen. Kasu honetan, CNT sindikatuaren atal sindikalaren borrokak egoera lehengoratu zuen. Baina afiliatuen zerrenda ezagutu bezain pronto, “enpresak beren lan balditzak aldatu ditu berriro ere, adin gabeko zaintzagatik duen lanadi-laburtze eskubidea urratuz”. Azken orduotan, enpresak “falta oso astun” bat langileari jarri dio.

“Enpresak langileak beldurtzeko eta beren jazarpena saiesteko egin daitezkeen pausu eta gure eskuan dauden ekintza guztiak egingo ditugula”, sindikatu honen bozeramaileak gehitu zuen.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org