CNTk EDE Taldean mobilizazioak jarraitzera deitzen du

Print

CNT sindikatuak EDE Taldean mobilizazioak jarraituko dituela adierazi du. Entitate honek bitartekotza soziala sektorean lan egiten du. Honela, erakunde anarkosindikalistak arduradunek planteatu dituzten “murrizketa eta kaleratze mehatxuei” aurre egiten jarraituko duela.

Egun gutxi falta dira nagusi eta langileen arteko bitartekotza prozesua bukatzeko eta CNTk behin eta berriro adierazi du prest dagoela borrokan jarraitzeko “zuzendaritzak bere neurriak berriz pentsatu arte eta langileak bakean utzi arte”. “Langileek -azpimarratu du- ez dute ordaindu behar haiek sortu ez duten egoera”. “EDE Taldeko langileak proiektu honetan behar-beharrezkoak dira. Beraz, ez dugu utziko gu erabiltzea eta mehatxu egitea”, nabarmendu du sindikatuak.

Mobilizazio egutegia – ESK, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek ere bat egin dute – astearte honetan, hilaren 18an, hasiko da Bilboko EDE Taldeko bulegoen aurrean (Simon Bolibar kalea, 8.B zk). Kontzentrazio zaratatsua egingo da goizeko 11:00etatik 11:30etara. Astelehenean (hilaren 24an) leku berean beste protesta bat egingo da, eguerdiko 14:00tik 14:30etara.

Halaber, konbokatzaileek ostegunean (hilaren 20an) eta asteazkenean (hilaren 26an) mobilizazioak arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara Bilboko Boluntan dauden lokaletara (Ronda kalean)  eramango direla informatu dute. Azken mobilizazioa ostegunean, hilaren 27an, eguerdiko 14:00an izango da Bilboko aterpetxean (Basurtu-Kastrexana errepidean, 70. zenbakian)

“Erakundeko arduradunek aurrezteko beste neurri batzuk kontuan hartzeari uko egiten dioten bitartean, kaleratzeak eta lanaldi-murrizketak ez ditugu onartuko”, sindikatuek adierazi zuten baterako ohar batean. Honetan ere eskatu dute “gastu murrizketak sakontzea, zerbitzuen externalizazioak murriztea, hitzarmen kolektiboaren gainetik dauden kategoriak kentzea, osagarriak metatzeko aukera izatea eta osagarrien sistema bat adostea”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org