CNTk Ercillan izaten duen borroka Antzerkiari sarien emanaldira eramaten du

Print

CNT sindikatua, astelehen honetan, Bilboko Ercilla hotelaren aurrean bildu da langileriaren eskubideen aurkako enpresa honen erasoak salatzeko. Kontzentrazioa Antzerkiari Ercilla Sarien XXX. edizioaren gala egiten zen bitartean gauzatu da. “Ez dugu onartuko patronalak gu merkantziatzat tratatzea”, ziurtatu du erakunde anarkosindikalistak.

Protesta, ekitaldian parte hartzen zuten aktore eta antzerki zuzendarien artean ez da oharkabean joan. Enpresariek ere kexuak entzun behar izan zituzten eta sindikatuak berriro exijitu zien “langileriari ez erasotzeko”. “Enpresaren zuzendaritzak enpresa hitzarmena bertan behera uztea erabaki zuen eta probintzia hitzarmena ezarri zuen. Honek, urtean, langile bakoitzari 3000 euroko galera ekarri dio”, nabarmendu du CNTko sekzio sindikalak.

“Soldataren murrizketarekin batera, lan eskubideen murrizketak ere inposatu dira –bozeramaileek azpimarratu dute-, hotelen arduradunen kudeaketa txarraren ondorioz”. Zentzu horretan, CNTk eskatu du “kontuetan gardentasuna” eta ukatu egin du 2008tik galerak izatea, “enpresariek esaten duten arabera”. “Hori dela eta, bideragarritasun-plana eta hitzarmen justua exijitzen ditugu”, azpimarratu du sindikatuak.

Era berean, zentral anarkosindikalistak kritikatu du “zuzendaritzaren borondaterik eza akordioak lortzeko”. Halaber, enpresa komitearen jarrera damutu du “langileen batzarraren borondatearen aurkako  erabakiak hartu dituelako”. Ildo horretan, CNTk aldarrikatu du langileen borroka zuzena “haien onerako egiten dutenaren aurrean, beraien onurak eta gehiengoarenak zer ikusirik ez daukatelako”.