Frankismoaren biktimeei Basaurin egingo zaien omenaldian parte hartzeko CNTk deitzen du

Print

Urtero bezala, “Basauriko oroimena” plataformak –CNT sindikatua ere honen partaide da- frankismoaren biktimeei omenaldia egingo die. Ekitaldia, igande honetan (martxoak 9, goizeko 13:00an) Bingen Anton Ferrero kalean izango da. Herriko gazte hau 1976ko martxoaren 8an Goardia Zibilak hil zuen.

Bingen, 18 urterekin, tardofrankismoak balaz josi zuen. Haiek hil zuten Gasteizen bost egun lehenago piztu zen errepresioaren aurkako manifestazio batean. Egun horretan poliziak bost langile hil zituen. “Gertaera horiek, trantsiziori esker, zigorrik gabe daude oraindik. Trantsitzio horrek bermatzen zuen –eta oraino bermatzen du- bat ere hiltzaile frankistarik haien krimenagatik ez erantzutea”, CNTk nabarmendu du.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak igande honetan Basauriko Bingen Anton Ferrero kalean egingo den ekitaldian parte hartzeko deitu du, “ekitaldia egingo duen lekuan plaka bat dago faxismoaren biktima honen oroimenez” (Ariz metroaren geltokian, Valentzia kale-buruko irteera).