CNT sinbolo frankisten aurka elkarretaratuko da Bilbon

Print

CNT sindikatuak, Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren kide moduan, ostegun honetan Bilboko udaletxe aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du, Iñaki Azkuna alkateari hirian existitzen den sinbologia frankista ezaba dadin.

Jarraian Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak guztion memoriaren aurkako erasoaren aurrean adostutako komunikatua zabaltzen dugu:

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren Agiria

Sinbologi Frankistak Erretiratzearen alde

Joan den urtean Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak Hegoaldeko hiru hiriburuetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestaldiak antola zituen golpe militarra eta ondorengo Diktaduraren eragileen aurka. Ekintza haiekin Altxamendua eta 40 urteko diktaduraren krimenen aurkako Argentinar Kereila bultzatu nahi genuen Euskal Herritik, eta azken-puntu lez ezarritako 1977-ko Amnistiaren Legeari esker egun gozatzen ari diren inpunitatea salatu.

Jokabide berekin exijitzen dugu erretira ditzatela ikur frankista denak gure auzo, herri eta hirietatik. Kanpaina  bultzatzeko asmoa hartua dugu, lau hirietatik hasita, legea praktikara eraman desatela bene-benetan eta zuhurtasunez. Garaia da sistemak hainbeste hamarkadatan frankismoaren bortizkeriei eskainitako isiltasuna eta inpunitatea urratzeko, areago gizateriaren zuzeneko eraso gisakoak izanik, beraz preskribitzen ez dutenak.

Horregatik, Bilboko Udaleko alderdi politiko denei, bere Alkate barne, eskatzen diegu hurrengo 27-an gai hau aztertuko den osoko bilkuran, hartu ditzatela behar diren neurriak, udaletxean eta hirian oraindik nabarmen diren eta zenbait txosten eta Irizpen ofizialen aldetik seinalatuak izan diren elementu frankistak, hainbat arinen kentzeko, adibidez, diktadura genozida garaiko alkateen koadroak, kaleetako oroitarri ezberdinak, kale-izenak, eta abar, eta baliogabetu ditzatela frankista agindupeko pertsonaiei emandako 500-dik gorako aitormen ohoretsuak, domina, intsignia edo izendapenak.

Nahi genuke jokabide hau zabaltzea golpe militarra eta diktaduraren aldekoen gorespenerako eta biktimen laidorako izendatu elementuak badituen beste udaletxe eta erakundeetara.

Historiari zor diogun errespetuagatik, kasu honetan ere, bermatu behar ditugu unibertsalak diren arauak, Egia, Justizia eta Erreparazioa.

Bilbon, 2014ko Otsailak 27

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma

Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Durango 1936, Kultur Elkartea, ELA, EPK, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea,  Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, SOS niños robados Euskadi, Eusko Lurra Fundazioa, CNT Euskal Herria eta Sare Antifaxista.