“Contrahistoria” aldizkari libertarioaren aurkezpena, Bilbon

Print

CNTk “historia ez ofizialaren” zikloarekin jarraitzen du: otsailaren 28an aurkeztuko da “Contrahistoria” aldizkariaren zenbaki berri bat. Hitzaldia Zirikan (Bilboko Erronda kalea, 12) arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta argitalpen honen ardunadurek parte hartuko dute. Proiektu honi buruz mintzatuko dira eta kontatuko digute zein den zenbaki berriaren edukia: besteak beste, iraultza neolitikoa edo kartzelen eboluzio historikoa.

“CNTtik beharrezkoa ikusten dugu argitalpen honi lekutxo bat ematea egiten duen historiaren berrikuspen lan garrantzitsuagatik, beti ikuspegi libertario batekin, eta publikoki partekatzea beharrezkoa iruditzen zaigu”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak. Ildo horretan, sindikatuak gogora ekarri du “aldizkari eta saiakera ohitura beti izan da emankorra  libertarioen artean, eta hainbat adibide aurkitu ditzakegu”.

Modu berean, CNTk ere azpimarratu nahi izan du “gure kideek egindako esfortzua  argitalpenak aurrera ateratzeko, batzuetan oso kondizio larrietan,  fisikoki arriskutsuetan eta miseriatik gertu”. Beste adibide batzuen artean, aipatu ditu XIX. mendean sortu ziren “ideia” zabaltzeko aldizkariak edo 20. eta 30. hamarkadetan “Estudios” edo “Revista Blanca” aldizkarien kasuak, zientziaren eta kulturaren aldeko lan bikaina egiteagatik analfabetismoa oso hedatua zegoen garai batean.

“Diktaduraren amaieran –sindikatuak gogoratzen du- “Ajoblanco” edo “Orto” argitalpenek errelebua hartu zuten eta haien orrialdeak postmodernitatearen planteamendu berriez bete ziren. “La lletra A” edo “Ekintza Zuzena” aldizkariek arrastoa jarraitu zuten 80. eta 90. urteetan. Gaur, garai teknologiko honetan, “Contrahistoria” aldizkariko lagunek, beste batzuek bezala, paperezko formatuan hedapanaren aldeko apostua egiten dute, formatu digitalez gain”.

CNTren iritziz, “geure ekarpen eta erantzukizuna beste ikuspuntu batetik informatzen gaituzten proiektu hauek zabaltzea eta garatzen laguntzea da”.

“Atzoko historioa ulertzea gaurko politika ulertzea da”, laburtu du sindikatuak, hori dela eta Bilbon 28an egingo den hurrengo ostiraleko aurkezpena aukera paregabea izango da “proiektu kultural hauetaz eztabaidatzeko eta gure iraganeko pausuei buruz jakiteko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org