EDE Taldeko langileek isiltasuna hautsi egiten dute

Print

EDE Taldeko langile ugari (talde hau hirugarren sektorean Bizkaiko erakunderik handiena da) enpresa honen egoitza nagusiaren aurrean elkartu ziren. Kontzentrazioan zuzendaritzak proposatzen duen planaren aurrean (murrizketak eta kaleratzeak) negoziazio kolektibo eta justua aldarrikatu zuten.

“Lan harremanak, hirugarren sektorean, betidanik, ezberdinak izan dira. Hori dela eta, gatazka asko, sektore honetan, isilean gordeta egon dira. EDE Taldeko langileok erabaki dugu isiltasun hori haustea, erakundeak aplikatzen duen planak ez dauka zer ikusirik teorian defenditzen duen justizia sozialarekin, uste dugulako”, nabarmendu dute.

Ildo horretan, azpimarratu dute “sektore honetako izaera ezberdinak mobilizazio ezberdina ekarri duela berekin”. Hau “jolas dibertigarri eta errebeindikatiboa” izan da. “Hirugarren sektorean bitartekotza soziala -nabarmendu zuten- administrazio publikoen murriketen ondorioz egoera larrian geratu da”. Egoera honek babes sozialaren murrizketaz gain, enpleguaren desegitea eta langileen lan baldintza txartzea ekarri ditu”.