CNTK Mediapost enpresarekin duen gatazka zabaltzen du

Print

Mediapost multinaziolak –publizitate banaketan ibiltzen dena- Bizkaian CNTko bi militante kaleratu zituen. Orain berriz hartzeari uko egiten dio. Hori dela eta, sindikatu honek estatu espainiarrean dauden beste enpresa honen egoitza batzuetara gatazka zabalduko duela iragarri du. “Ez dugu ahaztu behar gure lagunak anarkosindikalismoa egiteagatik kaleratu zituztela”, azpimarratu du.

Testuinguru honetan, CNTk salatu du “azken hilabeteetan, Mediapost enpresak ez du izan nahi egoera hau konpondu”. Horregatik, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du mobilizazioekin jarraituko dituela “Mediapostek langileriaren eskubideak errespetatu arte”.

Hau dela eta, sindikatu honek azpimarratu du, hemendik aurrera “CNTk Mediapost dagoen lekuetara elkartasuna zabalduko duela, enpresa honen langileriaren kontrako politika –baita zuzentzeari ezezkoa ere- langileen oinarrizko eskubideen aurkako erasoa delako”.