“Ez gaituzte geldituko: Hoteles Ercillako borroka aurrera darrai”

Print

Aste Nagusian egindako mobilizazioen ostean, Lopez de Haro eta Ercilla hoteletako langileek “beraien interes eta lan baldintza duinen alde borrokatuko dutela”, iragarri dute.

CNT sindikatuak azpimarratu duenez, “enpresak ez du negoziaziorik nahi, beren borondatea inposatzea soilik, jarrera hau argi utziz Bilboko jaietan langileek aurrera eramandako borroka astean”. Zentzu horretan, erakunde anarkosindikalistak enpresaren zuzendaritzak egindako presioa “hornitzaileak eta beste langileen gain egin dute, Ertzaintza behin eta berriro deituz langileak beldurtzeko asmoz” salatu du, baina “enpresak helburu hori lortzetik urrun dago”.

“Hemendik aldarrikapenak gogortuko dira, enpresaren jarrera berdin jarraitzekotan”, azpimarratu du CNTk, bide legala jada zabalik dagoela adieraziz.