“Hoteles Ercillako mobilizazioak uda osoan luzatuko dira”

Print

“Zuzendaritza megoziazio-mahaian jezarri arte ez gara geldituko”. CNTren kideak Ercilla Hoteletan borrokan jarraitzen dute enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatu arte, era aldebakarrean enpresa-ituna alde batera utzi baitu.

“Mobilizazioak uda osoan luzatuko ditugu, Bilboko Aste Nagusia barne”, azpimarratu du, “patronalak egindako mugimenduak enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, lan baldintzak asko okertuz”.

Erakunde anarkosindikalistaren iritziz, enpresaren jarrerak argi uzten du “izandako lan erreforma guztien aurrean -2012koa barne-, lanpostuak eta lan baldintza duinak defendatzeko bide bakarra dagoela: antolatzea eta sindikalki jardutea”. Geldirik geratzea “galtzen ateratzea baita”, azpimarratu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org