Santurtziko Txitxarragane sagardotegiak bere langileei ez die ordaintzen

Print

CNTk salatu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak, langile bati zor dion bost hilabeteko soldata ordaintzeari uko egiten diola. “Epai judizialean ordaintzera kondenatua izanda ere eta sindikatu honen ahaleginak konponbidea lortzeko, Luis María Soto enpresariak ez ditu bere zorrak kitatu nahi, gure laguna - seme-alabekin bere ardurapean – oso egoera larrian utziz”, adierazi du.

Sindikatu honetako militanteak, ostiral honetan, sagardotegiaren aurrean bildu dira egoera jakinarazteko eta Santurtziko auzokoei deitzeko “gatazka konpondu arte, establezimendu honetan ez kontsumitzeko, langilearekin elkartasuna azalduz eta jokabide enpresarial hauek errefusatuz”.

“Badakigu egoera honetan gure laguna ez dela langile bakarra, enpresari honen ohiko jokaera baita. Luis María Sotoren nagusikeriaren eta larderiaren aurrean, CNT ez da geldituko gure afiliatuak berea berreskuratu arte”, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org