CNTren balorazioa Bizkaian metalgintzako mobilizazioei buruz

Print

Duela gutxi, 24 orduko lanuztea izan dugu. CNTk, honen aurrean, mugagabeko greba orokorra defenditu du. Jakin badakigu halako deialdia egiteko aurretiko prestakuntza eta langileen arteko benetako batasuna beharrezkoak direla, eta sindikatu “ofizialek” hori ere ez dute planteatu. Hori dela eta, gero eta zailagoa da edo, behintzat, sinesgaitza, deialdiaren posibilitatea.

Egoera horretan, Bizkaian, metalgintzan, aste honetan mobilizazioen deialdi ezberdinak daude. Bitxia da, Maiatzaren 30eko grebari jarraipena emateko egin nahi izan ez dena, orain sektore mugatu batean proposatzen dela eta ez sektore horretako langile guztiontzat. Halaber, mobilizazioen nahasteak harridura sortu du: alde batetik, bost eguneko greba; beste aldetik bi egunekoa, baina azkenean batean geratzen da…

CNTn uste dugu halako deialdia sektore osoko langile guztien batasunaren adibidea izan behar dela, enpresako hitzarmena sinatu badute aparte utzita. Erantzukizun osoa ezin dute haien gain hartu enpresa txikiko langileek, atomizatuak eta eragin gutxikoak. Ez dugu ahaztu behar, lau urtean zehar, 2011ra eraginkortasun mugatua duen hitzarmen batekin egon garela eta gutxi edo ezer ez da egin. Beste modu batez esanda, denbora luze honetan sektore hau desmobilizatuta mantendu da, nahiz eta hitzarmenaren jarraipenaren arazoa hor egon. Horregatik, gure ustez, jokabide hau arduragabea da.

Metalgintzan bizi den egoera larriari aurre egiteko, CNT sindikatuak premiazko gonbidapena egiten du lan mahia antolatzeko. Honetan, sindikatu guziok egon behar dugu mobilizazio bateratuak prestatzeko, uztailaren 7tik aurrera, datorrena datorrela, ekitaldi horiek, hitzarmena lortzeko, beharrezkoak izango direlako.

Hala eta guztiz ere, gure metalgintzako afiliatu eta lagunei dei egiten diegu, haien ustez eraginkorragoak izango diren deialdietan, parte hartzeko.