Ezkerraldea langabeziaren eta gastu militarren aurka mobilizatzen da

Print

Mila pertsona inguruk, larunbat honetan, Ezkerraldean hemeretzigarren urtez, langabeziaren eta gastu militarren aurkako martxan parte hartu dute. CNTk esku hartu duen protestaldian, konbokatzaileek 23.000 mila lagun lanik gabe daudela salatu dute, ia langabezi tasa %24.

Halaber, nabarmendu dute “2.200 pertsonak saltoki gune handietan lan egiten dute, haien soldatak merkataritzako hitzarmen probintzialak markatzen duena baino baxuagoak dira eta inork baino gehiagok ematen dute lanean”, gehiengoek hilean 500€ baino gutxiago irabazten dute. “Kontratu ezegonkor guztietatik -azpimarratu dute-, %60 emakumeenak dira”.

Testuinguru honetan, 2.007tik 2.012ra bitartean ezkerraldean 2.049 denda itxi behar izan zituzten. Gaur egun, “biztanleen %6,5 pobrezian bizi dira eta heren batek zailtasunak ditu hil amierara iristeko”. 2013 urtean zehar, 608 familia -astean 12- etxetik kaleratu zituzten.

Egoera larri honen aurrean, ohiko manifestazio hau gobernuak eta kapitalak langileriaren aurka bultzatzen dituzten neurrien kontrako garrasi bihurtu da. Zentzu honetan, martxa antolatu duten sindikatu eta eragile sozialek adierazi dute “krisialdi ekonomiko batean, gaur egungoa bezala, gure gizartean dagoen sekulako gastu militarra onartezina da”.

“Gure lan eta gizarte eskubideak murrizten dizkigutenean, aurrezte ekonomikoa lortzeko aitzakia erabiliz, baliabide publikoen eralketa ikusten dugu gudak finantzatzean, militarismoan eta armamentua erostean”, azpimarratu dute.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org