Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa

Print

Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak (CNT honen partaidea da) Bilbon ekainaren 15an egingo den manifestaziora deitu du. Honetan frankismoaren zigorgabetasunaren amaiera exijitu egingo da. Mobilizazioa Bilboko plaza eliptikotik, arratsaldeko 18:00etan, aterako da.

Jarraian, konbokatzaileen deklarazioa:

1.- SALATZEN DUGU:

-Errepublika-erregimenaren aurka, 1931an legez sortua, eta Espainiako, Kataluniako eta Euskal gobernuen aurkako Francisco Franco Bahamonde jeneralak, 1936ko uztailean, zuzendu zuen altxamendu militar faxista.

-Berrogei urtean zehar inposatu zuten Erregimen diktatoriala. Honek, su eta gar, zapaldu zituen askatasunaren aldeko borrokak, disidentzia, justizia soziala eta gizabanakoaren eskubideak eta kolektiboak.

-Laborantza-oligarkiak, industrialak eta finantzarioak, baita Eliza Katolikoko hierarkiak ere, jokatu zuten papera. Lehenik, kolpismoa babestuz eta, ondoren, Erregimen faxistari eusten.

2.- EXIJITZEN DUGU:

Estatuko administrazio publikoei, hau da, erakunde politikoei eta judizialei, beharrezkoak izango diren neurriak hartzeko, alde batetik, altxamendu militarrak, erregimen frankistak eta Estatu terrorismoak errepresaliatuei, erregimen hartako EGIA ezagutzera eskubidea, haien oinordekoek, historia berridazteko egiten dituzte saioak kontra eginez. Beste aldetik, benetako justizia lortzeko eskubidea gizateriaren aurkako krimenen arduradunen zigorgabetasunarekin bukatzeko; frankismoaren ehunka mila biktimei ordain duinaren eskubidea eta, azkenik, gizartearen guztien eskubidea aldaketa soziopolitikoak, juridikoak eta instituzionalak inplementatzeko, berme moduan berriro ez errepikatzeko.

3.- ADIERAZTEN DUGU:

-Geure sostengu irmoa Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak, Bilboko plaza eliptikotik, 2013ko ekainaren 15an, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, deitu duen manifestaziora.

-Errepublika Argentinako Buenos Aireseko 1 zenbakiko Epaitegiaren 4591-10 kereilekiko geure atxikimendua eta babesa, María Servini de Cubría magistratuak eramaten duena frankismoan giza-eskubidek zapaldu zituzten arduradunen aurka genozidio eta lesa humanitatearen delituengatik.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org