M-30, pausu bat gehiago kapitalaren erasoen aurka

Print

Ostegun honetako greba orokorraren ondoren, CNT sindikatuak nabarmendu du “gobernu eta patronalaren mehatxuen gainetik, milaka pertsona Euskal Herriko kaleetara atera dira beren eskubideak aldarrikatzeko”. Zentzu horretan, “24 orduko lanuzte berri honek, eredu sozial berri baterantz pausu sendoak eman behar direla berresten duela”, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du.

Argazki galeria

Sindikatu honek nabarmendu du egunak izan duen jarraipen zabala, beste sindikatu batzuk ez egotea sentitu duen arren. “Langileriaren zatiketak, pertsona frankoren beldur eta pasibotasunarekin batera, patronalean eta bere gobernuetan erabateko zigorgabetasunaren sentsazioa eragiten du, eta hori, denbora gehiago, ezin dugu onartu”, Fernando García Regidor CNTko militanteak esan du goizez Bilbon egin den manifestazioan.

“Zigorgabetasun horrek -gaineratu du Garciak- gure oinarrizko eskubideak hondatzen ditu eta gure duintasuna deuseztatzen saiatzen ari da. Baina duintasuna ez da negoziatzen, baizik eta gauza guztien gainetik defenditzen da. Hori kentzen badigute, borrokatzeko ez dugu ezer izango”.

Hori dela eta, CNTren ustez greba hau “Euskal Herriko langile mugimenduaren erantzunean, hamaika eraso hauei aurre egiteko, inflexio-puntua izan behar da”. Bere ustez, “gaur, inoiz baino gehiago, kaleetan mobilizazioak beharrezkoak dira, ikasketa zentroetan eta lantokietan”. “Ez dugu ahaztu behar, historian zehar, langileriari ez zaiola ezer oparitu. Lortu dugun dena, antolakuntzari, batasunari, elkartasunari eta, batez ere, borrokari esker lortu dugu”, azpimarratu du.

Borroka eguna

Egun honetan, CNTk Euskal Herriko herri eta hirietan egin diren hainbat mobilizazioetan parte hartu zuen. Horrela, erakunde anarkosindikalistako militanteek goizeko lehenengo orduan Barakaldon egin zen manifestazioan parte hartu zuten. Han grebaren aldeko lehenengo konsignak entzun ziren.

Durangon, sindikatu honetako militanteak merkataritza guneak eta lantegiak ibili ziren greban parte hartzeko deituz. Gasteizen gauza bera gertatu zen. Han, zutabe ezberdinek industria eta merkataritza gune nagusiak kurritzen zituzten. CNTko militanteek ere Donostian eta Iruñean egin ziren mobilizazioetan parte hartu zuten. Azken herri honetan -eta beste sindikatu eta eragile sozialekin batera- pikete alternatibo bat ere egon zen Iruñeko auzo ezberdinetik eta bere eskualdetik. Gero, mitina egin zen eta han, CNTko kide batek gaurko egoera salatu zuen eta anarkosindikalismoaren proposamenak aldarrikatu zituen.

Nafarroan, borroka egunean beste pikete bat ere egon zen Mercadonan, Errioxako Haro herrian eta Estatuko beste eskualde batzuetan sindikatu honetako zenbait militantek jasan behar duten egoera salatzeko.

Eguerdian, erakunde anarkosindikalistak, hiriburuetan egin ziren manifestazio bateratuekin bat egin zuen; arratsaldean, ordea, militantziak, herrietan izan ziren mobilizazioetan parte hartu zuen. Halaber, Donostian CNTk hitzaldi bat antolatu zuen nola berpiztu oinarrizko sindikalismoari buruz eta, jarraian, jaia eta kontzertua egon ziren.

Eguneko beste ezaugarri bat merkataritza-gune handietan poliziaren babes klasikoa izan zen, batez ere El Corte Inglesean. Bilbon pertsiana jaitsi zuten bitartean -gero berriro igo zuten arren-, Arabako hiriburuan irekita egotea erabaki zuten, ertzain batzuen segurtasunaz baliatuz. “Hemen daude, hauek dira, patroiaren piketeak”, izan zen manifestarien erantzuna.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org