Beste era

CNTk positiboki baloratzen du goiz honetan egindako mobilizazioetan

Greba orokorraren harira, gaur goizean mobilizazioak izan dira lurralde guztian. “Goiz goizetik langileria kalean izan da”, esan du erakunde anarkosindikalistak, “A-14 aldarrikapen eta borroka eguna dela” azpimarratuz.

Argazki Galeria

Bilbon, Donostian, Iruñean, Gasteizen… milaka persona parte hartu dute izandako manifestazio jendetsuetan. CNT sindikatuaren iritziz, “gizartean dagoen mobilizazio eta greba egiteko nahia agerian geratu da”. Erakunde anarkosindikalistak gogoratu du 24 orduko lan-etenaldiak gainditzeko beharra dagoela, mobilizazioetan aurrerapauso bat eman nahi badugu.

“Goizeko manifestazio eta mobilizazioak arrakastatsuak” izan direla esan du CNTk. Baita ere arratsaldean egingo diren ekintzetan parte hartzera animatzen du, “pairatzen ari garen momento latzei aurre egiteko”.

Arratsaldeko mobilizazioak:

Bilbo

18:00: Manifestazioa Arriaga Plazatik.

Donostia

19:00: Manifestazioa Donostiako Bulebarretik. (18:00tik aurrera Bulebar bertan geratu da)

Gasteiz

19:00: SEA-Arabako Enpresari Elkartearen aurrean kontzentrazioa, Korreos plazan (Postas kalea 9), ESK eta CGT sindikatuekin batera.

Iruñea

19:00: Herri Ekimenak konbokatutako manifestazioa Antoniuttitik.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak