CNTk Mediaposten kaleratzeen aurkako nazioarteko borroka astea antolatzen du

Inprimatu

MediapostGroupen (publizitate banaketan ibiltzen den multinazionala) kaleratzeen aurkako erantzuna, erabatekoa izango da. CNT sindikatuak horrela adierazi du eta “zuzendariaren bidegabeko neurriak salatzeko kanpaina bai bertako mailan bai mundu mailan”, azaldu du.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak informatu du maiatzaren 12tik 16ra, azken kaleratuekin elkartasunean, “nazioarteko borroka astea” antolatuko dela. Horrela, erakunde anarkosindikalistaren salaketak Mediapost dagoen zenbait estatu europarretara helduko dira.

“Beste behin, Langileen Nazioarteko Elkarteko (LNE) sindikatu anaiek argi eta garbi utziko dute langileriaren borrokak ez duela mugarik ezagutzen”, CNTko bozeramaileek, prentsaurreko batean,nabarmendu dute. “Elkartasuna, elkarren arteko babesa eta ekintza zuzena gure armarik onenak dira”, gaineratu dute.

Ekintza honekin, estatu mailan ere oihartzuna izango duena, sindikatuak, multinazionalak erabiltzen duen kaleratzeen politikaren kontrako aurkakotasun irmoa erakutsi nahi du. Hain zuzen ere, azken egunetan politika honen adibide bat izan dugu: bederatzi langile kale gorrian geratu dira. “Oraindik nagusien hitzak gogoratzen ditugu, multinazionalak lan egonkortasuna emango zuela ziurtatuz”, azpimarratu zuten.

Halaber, CNTko sekzio sindikalak enpresa honen egoitzen aurrean mobilizazioak egingo ditu. “Ez ditugu etengabeko eskubideen murrizketak, mehatxuak eta kaleratzeak onartuko”, adierazi dute. Ildo horretan, CNTk nabarmendu du “Mediaposten errepresio sindikalaren ohizko gertaerak eta, askotan, langileriaren oinarrizko eskubideak urratu direla”.