“Borroka eta mobilizazioa dira bide bakarra”

Print

Gaur goizean maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Donostian. “Deialdi honekin CNT sindikatuak beste sindikatu eta eragile sozialekin gizarte hau eraldatzeko egiten duen apustua sendotzen du”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Hego Euskal Herrian dauden ia 240.000 langabetu, eskubide sozialen desagerpena, hitzarmen kolektiboen ultraaktibitatearen amaiera eta patronalaren jarrera larderiatzaileak” grebaren beharra azpimarratzen dute, CNTren iritziz.

“Grebak sindikatu eta gizarte eragileek deitzen dugu, baina langileriak egiten du” aipatu du CNTk, “ez baita sindikatu batzuen edo besteen greba, langileena baizik”. Alternatibak daudela esan du erakunde anarkosindikalistak, batzuk orain dela gutxi argitaratutakoak “Langabeziak ez zaitzala geldi” dosierrean (http://cnt.es/sites/default/files/definitivo_dossier_paro.pdf estekan eskuragarri dagoena).

Horregatik hilabete honetan programatu diren ekintza guztietan parte hartzeko gonbidapena luzatu du, “maiatzaren 30 gogortsu eta borrokatzeko gogoaz hartzeko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org