Maiatzaren 1etik Greba Orokorrerantz

Print

CNT sindikatuak, Euskal Herriko hiri nagusietan, manifestazio batzuk egin ditu Maiatzaren Lehena, Langileriaren Nazioarteko Eguna, ospatzeko. “Gaur, inoiz baino gehiago, herria kaleetan egotea beharrezkoa da, sistema zahar honen politika basatiari aurre eginez”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Argazki galeria

Manifestazio jendetsuak, goizean, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen gertatu dira. Sindikatuak, leku hauetan,  datorren maiatzak 30 egingo den greba orokorrean parte hartzeko deitu du. “Guztion artean -CNTk esan duenez- erakutsi behar dugu, 24 orduko grebatik harantz, murrizketak, langabezia eta, batez ere, krisi honen arduradunen zigorgabetasuna onartzen ez dituen espektro sozial zabala dagoela.

Gaur egin diren mitinetan, konfederazio anarkosindikalistak langileriaren batasuna aldarrikatu du “subentzionatuta dauden sindikatu guztien gainetik, janaria ematen dietenari inoiz ez dietelako kosk egiten”

“CNTn autogestioaren, elkartasunaren eta ekintza zuzenaren alde gaude, tresna baliozko bakarrak eskubide barik utzi nahi gaituztenak geldiarazteko”, gaineratu du.

Hurrengo egunetan, CNTk, maiatzak 30, Greba Orokorrean egingo diren mobilizazioak jakinaraziko ditu.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org