CNTk larunbatean Sestaon egingo den ACB ixtearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen du

Inprimatu

Arcelor Mittalek, munduko altzairugilerik handiena, iragarri du Sestaoko ACB lantegia epe muga jakinik gabe itxiko duela eta 355 langile aldi baterako enplegu erregulazioan geratuko dira.Hauei gehitu behar zaie beste enpresa auxiliarretan lan egiten dutenak, 200 bat. Euskal Herriko langabezia-tasarik handiena duen herrian ia 600 familia etorkizun ilunera bultzatuta.

Multinazionalak argudiatzen du altzairutegiak ezin duela lehiatu Txinako ekoizpenarekin, %30 merkeago, baina bitxia da 2015erako bere etekin-aurreikuspenak 5.000 milioi dolar zirela, nahiz eta dumping txinatarra egon…

Ezkerraldean jakin badakigu nortzuk diren lokatzezko oinak dituen erraldoi hauek. Munstro hauek langileen belaunaldiak irentsi egin dituzte, behar zituztenean ustiatuz eta behar ez zituztenean bide-bazterrean utziz. Inperio harroputz haietatik ia ez da ezer geratzen, baina gu, oraindik, hemen gaude eta hemen geratuko gara eta hemendik exijitzen dugu merkantzia moduan gu ez hartzea, exijitzen dugu langabeziaren beldurrarekin ez bizitzea, lan duinak izatea eta 600 familiarentzat irtenbide bat, haiek gu direlako eta gu haiek garelako.

Hau dela eta, CNT sindikatuak larunbat honetan Sestaon egingo den manifestazioan (Kasko plazatik eguerdiko 12:30etan) parte hartzera deitzen du. Geure orainaldia eta geure etorkizuna defenditzeko, bide bakarra dago: elkarren arteko babesa, elkartasuna, borroka eta antolaketa.