“Mafia Santuari” buruzko hitzaldia, Tafallan

Print

Larunbat honetan, Martxoak 30, arratsaldeko 19:00etan, Tafallako Kultur Etxean, CNTk antolatutako hitzaldi-eztabaida bat egingo da “Mafia Santua. Eliza Katolikoaren inperio ekonomikoa” izenburuarekin.

Hizlaria Julio Reyero izango da, eta gori dauden gaurkotasun-gaiei buruz hitz-egingo du: “Elizaren historian zehar eta bere zabalkuntza munduan, lortu duten ondasunak pilatzea ikusi ahal dugu, kasu batzuetan negozio ilunen ondorioa, bere benetako aurpegia erakusten duena (Kolonialismoarekin eta Europako faxismoekin lotura, droga-trafikoa edo paradisu fiskalak, adibideak besterik ez dira). Baina mugak zeharkatzea ez da beharrezkoa izango elizak nola dirutza egiten duen ikusteko, hizlariak oso hurbil dauden adibideak jorratuko dituelako.