CNTk greba orokor berri baten aldeko urratsak ematen ditu

Inprimatu

Hego Euskal Herrian irailaren 26an greba ekiten genion bitartean, estatu mailan CNT sindikatuak borroka eguna deitu zuen, milaka lagun kalera ateratzen.

 

Sindikalismo alternatiboarekin batera mobilizatu izan da estatu mailan, “pairatzen ari garen egoerari aurre egiteko greba orokorra beharrezkoa” dela azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Gure eskubideak negoziatu nahi dituen CC.OO eta UGT sindikatuen asmoei aurka egin nahi da, “borroka, antolaketa eta eskubideen defentsa sutsuaz”. Alacant, Bartzelona, Burgos, Santander, Madril, Kordoba, A Coruña,... hainbat hirietan mobilizazioak izan ziren, lehen aipatutakoa aldarrikatuz.

Horrez gain, azpimarratzekoa da CNTk egindako azken adierazpena.“Aurtengo udazkenean,  borrokaren alde eta itun sozialaren aurka dagoen sindikalgintzarekin batera greba orokorrera” joango dela esan du CNTk, “deialdi honekin 24 orduko lan-etenaldien dinamika gainditu nahi dugula” aipatuz.