CNTk faxismoaren aurka borrokatu zutenei omendu zituen

Inprimatu

CNTk orain dela hirurogeita hamasei urte faxismoaren aurka defendatu zirenei omenaldia egin zien Artxandan. Ekitaldi honekin “CNTko emakume eta gizon guztiei gorazarre egin nahi diegu, mundu berri baten alde egindakoei”.

Ekitaldian, garai latzetan eraso faxistaren aurrean langileriak emandako erantzuna eta kapitalismotik kanpo bizitzeko alternatiba erreala martxan jartzea gogoratu zen, gaur egun pairatzen dugun egoerarekin alderatuz eta belaunaldi horretatik ikasi behar duguna berreskuratuz.

"Garai horretako eta gaur eguneko kapitalismoak berberak baitira, erabiltzen duen erremintak aldatuz langileriaren erantzunaren arabera"- azpimarratu du. "CNTko gizon eta emakumeek faxismoa eta kapitalismori aurre egitea posible dela erakutsi zuten, antolaketa, hezkuntza eta klase kontzientziari esker -erakunde honek gehitu du. Ez zaituztegu ahazten!”.