Hitzarmen berria sinatu dute Mediapost-en, isilpean, langileek jakin gabe

Print

“Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe”, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa “isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da”, Bizkaian behintzat.

Erakunde anarkosindikalistak jakinarazi duenez, “jakin badakigu hitzarmena sinatu dela, baina ez ditugu edukiak ezagutzen. Datozen urteetan, gure lan eta bizi-baldintzetan eragingo duela dakigu bakarrik”. Enpresa eta sindikatu subentzionatuek “negoziazioa ezkutatzea erabaki dute. Modu horretara, eztabaida eta mobilizazioak ekiditea lortu dute, aurreko hitzarmena sinatu zenean CNTk buruturiko borroka errepika ez dadin”.

Sindikatu honek kritikatu duenez “gutxi batzuk ehundaka langileen baldintzak negoziatu dituzte haien iritzi eta erabakitze eskubidea sahiestuz. Ariketa antidemokratiko bat izan da inondik inora. Baliteke asanblada informatibo hutsal batez gaia bukatutzat eman nahi izatea”. Testutinguru honetan, zentral anarkosindikalistak azaldu duenez, Mediapost-eko CNTren sekzioa “aspalditik ari da Bizkaiako enpresa batzordeari (CCOO eta ELAk osatua) bilera bat eta langile guztien asanblada bat eskatzen. Dena alferrik izan da. Sindikatu hauek ukatu egiten dira gure eskakizunetara”.

“Enpresa batzordeak langileei muzien egiten die eta eta gure eskubideak defendatzen ditugunon aurka lerrokatu da” dio sekzio sindikalak. “CNTk salaketa publikoa egiteaz gain, Lan Ikuskaritzara ere jo du eta segurtasuna eta higienearen inguruko salaketak jarri ditu. Impact sistemaren arriskuak murrizteko proposamen bat mahaigaineratu dugu. Enpresak inposaturiko ordutegiek gure lan baldintzen funtsezko aldaketa suposatu zutenez, gatazka kolektibo eskaera bat ere aurkeztu genuen”.

Sindikatu honek langileen batasunaren aldeko apostuari eusten dio eta Mediapost-eko enpresa batzordearen jarrera gaitzesten du “enpresak bere baldintzak inposatzea ahalbidetzearengatik”. Guk gure eredu sindikala garatzen jarraituko dugu; asanblada eta sekzioaren idazkaritzen bitartez benetan partehartzailea den sindikalgintza. Gure eskubideak indartuaz”, gehitu du CNTk.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org