CNTk klase eta genero kontzientzia aldarrikatzen du

Print

“Emakumea, sindikalismoa eta jendartea. Begirada anarkosindikalistak eta libertarioak”. CNTk kaleratu duen dokumentuaren izenburua da eta klase eta genero kontzientzia aztertzen dira bertan. Besteen artean, ikerketak azpimarratzen duenez, pertsona guztion askatasuna “lotzen gaituzten kateen araberakoa da. Anarkosindikalismoan ez ditugu oroipen egunak hutsalki ospatzen. Burgeseriaren igualitarismoari, konsekuenteak izaki, egunerokotasuna aldarrikatzen dugu”, azpimarratu du sindikatuak.

“Ezaguna da emakume langilearen problematika eta soldata diferentziarengatik jasaten dituen lan baldintza kaskarrak. Sarritan entzun izan dugu “emakumeen kontua” dela. Emakumeen lanpostuen desregularizazioa, ezinezko emantzipazioa eta menpekotasun bikoitza emakumeen kontuak dira nonbait. Egoera hori iraultzeko genero ikuspegitik ekin behar omen zaio eta, izatekotan geroago, arlo sindikaletik. Borroka sakabanatzea da hori, bereizi eta zatikatzea”.

Dokumentu osoa ondoko estekan aurki daiteke