“Gutxi batzuk ezingo dute hainbeste menperatu”

Print

CNT sindikatuko militanteak ostegunean Bilbon elkarretaratu dira “jendartearen gehiengoak pairatzen dituen eraso iraunkorrak” salatzeko, “gobernuarenak, banketxeenak eta enprearienak”, gaineratu du. Honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak Langabeziaren Aurkako Ekintza Eguna deitzen du otsailak 15erako.

“Egoeraren gordintasunak gure eskubideak lapurtu nahi dizkigutenekiko jarrera tinko bat edukitzera derrigortzen gaitu langileoi”, azpimarratu du sindikatu honek. Testuinguru honetan, CNTk “gobernu zentrala eta europear erakundeek enplegua suntsitzeko interesa izatea” salatu eta zera gaineratu du “erreformak, banketxe eta kapitalaren irabaziak bermatzeko izan dira, horiek bait dira gobernuaren betiko lagunak, gobernua edozein dela ere”.

Datorren O-15eko deialdiari begira, CNTren ustez, langileriak garbi utzi behar du “gutxi batzuk egingo dituztela hainbeste menperatu”. “Lana eta aberastasunaren banaketa ez da konsigna hutsa, krisi honetatik irteteko bide bakarra baizik” gaineratu du zentral anarkosindikalistak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org