CNTk A14an atxilotutakoen absoluzioa eskatzen du

Print

Azaroaren 14ko greba orokorrean atxiloturiko CNTko bi kideen absoluzioa eskatzeko CNT sindikatua ostiral honetan Bilbon dagoen gobernuaren ordezkaritzaren aurrean kontzentratu da, beste erakunde sindikal eta sozialekin batera. Gainera Alfon,  egun beretik kartzelan dagoen gaztea berehala aske uzteko eskatu du.

Sindikatuak “langileri borrokalariak jasaten duen polizi eta instituzioen jazarpena” salatu du protestan, “eskubideen alde egiten duenaren aurka”. “Kargu faltsuak erabiliz, justizia deitzen dioten horrek 5 urtetik gorako kartzela zigorra aplikatu nahi dio Logroñoko CNTren bi militanteei”, azpimarratu du.

Alfon pairatzen ari den egoera larria ere salatu dute, beste polizi muntai bat dela eta atxilotua eta gartzeleratua baitago. “Bi adibide hauek argi uzten dute kapitalak eta estatuak zer nolako jokaera duten eskubideak defendatzen ditugunekin: haientzat ordena publikoko arazo bat gara”.