“Mediapost-ek langileak kaleratzen ditu, gero merkeago kontratatzeko”

Print

Sindikatuak salatu egin du Mediapost multinazionaleko langileek pairatzen duten egoera larria. “Konpainia honek Euskadin publizitate komertziala banatzen zebiltzan bi enpresa garrantzitsuenak kontrolpean hartu zituenetik, ehun langile inguru izatetik, kaleratzeak, akordioak eta lanpostu uzteak meido, iha erdia izatera pasa dira” adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

CNTk esan duenez, “Aurten hamar bat langile galdu ditu enpresak; batzuk, lan egoera okerragotan hartu diren beste batzuk ordezkatu dituzte”. Soka luzeagoa du enpresa honen kasuak. “CNTren sekzio sindikaleko afiliatu guztiei kalteordainen truk enpresa uztea eskatu eta gero, orain bost langile kaleratu nahi dituzte eta, bien bitartean, soldata baxuagoengatik pertsona berriak kontratatzen jarraitzen dute” adierazi du.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak salatu duenez, Mediapost-ek “enpresarentzat banaketak egiten dituzten autonomoak ditu eta orain zenbait langileei ordu estrak sartzeko eskatu dizkio”. “Jakin badakigu, enpresak soldatapekoak autonomoengatik ordezkatu nahi dituela, estatuko hainbat plataformetan jada gertatzen den modura” azpimarratu du.

Sindikatu honek gaineratu duenez, lan arriskuen prebentzioaren harira enpresarekin izaniko elkarrizketetan, “bizi dugun egoera jasanezina leuntzeko langileek aurkezturiko proposamena ukatua” izan dela. “Multinazionalak argudiatzen duenez, oso garestiak eta malgutasun txikikoak gara. Enpresako hitzarmena eskutan, argi ikusten da pertsona batzuk gutxieneko soldata apenas gainditzen dutela eta, enpresak hala eskatuta, larunbatetan lanera joan behar dute” salatu du.

“Hau guztia gutxi balitz, hilabete honetatik aurrera eta aldebakartasun osoz gure lan baldintzak aldatu dituzte: sarritan langileentzat bete ezinezkoak diren lanak aginduaz eta nagusien denbora erizpidetan ez badugu egiten santzioen mehatxuarekin”.

Mediapost-en egitasmo hauen berri eman ondoren, CNTk enpresan duen sekzio sindikalak “injustizia hauen aurka mobilizatzera” deitu ditu langileak, baita gainontzeko sindikatuekin kontaktuan izatera ere “gure lanpostu eta eskubideen defentsan, batasunetik erantzuteko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org