Lan duina eta eskubide sozialen aldeko mobilizazio astea

Print

CNT, murrizketen aurka eta eskubide sozialen aldeko plataforma osatzen duten sindikatu eta gizarte eragilekin batera, hurrengo astean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du, lan duina eta eskubide sozialen alde egiteko. Protestak azaroaren 26 eta 30 artean izango dira, amaizteko Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean manifestazioak burutuz.


Mobilizazioen egitaraua:


Azaroak 26, astelehena:

Durango: Kontzentrazioa 19,00etan Ezkurdi Plazan.

Urola-Kosta: Zumaiatik hasi eta Azpeitiraino kotxe karabana, krisian dauden enpresa esanguratsuenetatik pasatuz.

Azaroak 27, asteartea:

Irun: Kontzentrazioa 12:00etan, San Juan Plazan.

Errenteria: Kontzentrazioa 19:00etan Herriko Plazan.

Elizondo: Kontzentrazioa 19:00etan Herriko Plazan.

Altsasu: Kontzentrazioa Isasia Poligonoan (Gamesa zegoen tokia). 11:00etan.

Gasteiz: Txirrindulen martxa 18:00etan Europatik.

 

Azaroak 28, asteazkena:

Barakaldo: Goizaldean kontzentrazioa 10:15etan, Lanbideren aurrean. Arratsaldean, kontzentrazioa 19:30etan Bide Onera Plazan, Justizia Epaitegiaren aurrean.

Santurtzi: Konzentrazioa 19:30etan Lanbide aurrean.

Sestao: Martxa, 19:00etan Kasko Plazatik hasita.

Eibar: Kontzentrazioa 19:00etan Unzaga Plazan.

Arrasate: Kontzentrazioa 11:00etan Arrasateko Ospitale aurrean.

Tolosa: Giza Katea 19:00etan, Triangelu Plazan.

Iruña: Manifestazioa 19:00etan, bus geltokian


Azaroak 29, osteguna:

Laudio: Goizean banku ezberdinetatik martxa. 11:30etatik 13:00etara.

Galdakao-Basauri: Martxa, 18:00etan, Galdakaoko udaletxetik hasita, Basauriko udalera arte.

Erandio-Erromo: martxa, 17:00etan Erandioko metro esplanadatik eta Erromo-Areetako Lanbide bulegora arte, 19:30etan.

 

Azaroak 30, ostirala:

Manifestazioak Bilbon (18:30, Jesusen Bihotza), Gasteizen (19:00, Bilbao Plaza) eta Donostian (19:00, Bulebarra).

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org