CNTk greba orokorrerako deialdia egiten du azaroaren 14rako

Print

CNT sindikatuak azaroaren 14rako greba orokorrerako deialdia egin duela iragarri du. Erakunde anarkosindikalistaren iritziz, “pairatzen ari garen egoera sozial eta ekonomiko gogor honen aurrean erantzun sendo bat eman behar da”. A-14ko mobilizazioa "aurreko greba orokorraren jarraipentzat" jotzen baitu, "greba egiteko arrazoiak soberan daude eta”.

Sindikatu anarkosindikalistak Itun Sozialaren sindikalgintza errefusatzen du, eta kapitalismoaren aurka dauden gizarte eragile eta sindikatuei greban parte hartzeko deia egiten du, “24 orduko lan-etenaldien dinamika gainditzeko nahian”, esan du.

Nahiz eta egoera batere ona ez izan, mobilizazio honek “kontzientzia hartzen hasteko” balio behar du. CNTren iritziz greba honen helburua “langileriaren duintasuna eta harrotasuna berreskuratzea izan behar da eta”.