CNTk murrizketen aurkako mobilizazioetan parte hartu du

Print

Murrizketak salatzeko, lan eta gizarte arloko eskubideak defendatzeko sortutako Sindikatu eta Mugimendu Sozialen Plataformak, zeinean CNT dagoen, atzo asteartean Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean kontzentrazioak egiteko deia egin zuen, gaur asteazken arratsaldean jarraipena emanez egindako herri kazeroladekin.

Azken hilabetetan izandako murrizketek, kapitalaren aurpegi erasotzailena aurkezten dutenak eta sistema politikoaren konplizidadea agerian utziz, argi uzten dute, erantzun ezean, aurrera jarraituko dutela. Soilik anarkosindikalismoan oinarrituriko erantzunak egoera hau geldiarazi eta langileriaren alde itzultzeko gaitasuna izango du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org