CNTk publizitate banaketan gertatzen diren nagusikeriaren aurka sinadurak biltzen ditu

Print

CNT sindikatuak sinadura-bilketa hasi du Barakaldoko udalak gutunontzietarako marka komertzialen publizitatea arau dezala exigitzeko. Erakunde honek salatu duen bezala, enpresa batzuek langileak liburuxkak buzoietan sartzera behartzen dituzte, nahiz eta auzo komunitateak kontrakoa erabaki.

Konfederazio anarkosindikalistak azaldu duen bezala, ekainaren ostegunetan Barakaldoko auzo ezberdinetan mahai informatiboak ipiniko dira. “Marka komertzialen eskakizunen kontra, langileak eta auzotarrak babesteko udal arautegia erreklamatzen dugu”, CNTk nabarmendu du.

Sindikatu honek gutunontzietarako publizitate banaketaren langileek egunero “egoera iraingarri eta bortitzak” pairatu behar dituztela azpimarratu du, horregatik “auzo komunitateek publizitatea ipintzeko jartzen dituzten leku komunak errespetatzeko” exigitu du.

“Banaketa enpresei gogoratu nahi diegu, Lan-arriskuen Prebentzioaren Legeak eta beste nazioarteko legeek esaten duten bezala, haien langileen osasuna eta segurtasuna babestu behar dutela” nabarmendu du.

Halaber, sektore honetan lan egiten duten langile guztiak gonbidatzen dituzte, datorren ostegunean, ekainak 14, arratsaldeko 19:00etan Barakaldoko CNTren egoitzan (Batzar Nagusiak etorbidea, 11, 1. ezk) egingo den asanblada irekian parte hartzera.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org