CNTren mobilizazioek Ecutrans enpresan jarraitzen dute

Print

CNT sindikatuak, Ecutrans enpresetan, lan-baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horrela, ostegun honetan, arratsaldeko 16:30etan, Jundiz industrialdean (Lermanbide kalea, 8) konzentrazioa egongo da  -beste gauza batzuen artean- Lan Segurtasun eta Osasunaren legeak betetzeko eskatzeko. Egoera honen ondorioz, Lan-ikuskaritzan salaketa batzuk ipini dira.

“Enpresa honetan, langileek ez daukate lan egutegirik, nahiz eta askotan eskatu” erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du. Halaber, azpimarratu du, bere helburuen artean dagoela “Garraio Hitzarmen betetze osoa, CNTko sekzio sindikalak aplikatzea lortu eta gero”

Sindikatuak langileekin negoziazio kolektiboa eskatzen du eta instalazio honetan lan erreforma berria berriro ez aplikatzeko, “era berean, oraindik, epaitegietan iazko soldata-erreklamazioak daude, enpresak, adiskidetze-egintzan, ez zuelako akordiorik egin”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org