Liburu Anarkistaren azoka Bilbon

Print

Datorren astebururako, Liburu Anarkistaren Azoka iragartzen du beste behin ere CNT sindikatuak. Azoka Bilboko Unamuno Plazan izango da eta standak larunbatez 11:00etatik 20:00tara eta igandean 11:00etatik 15:00etara irekiko dira.

Erakunde anarkosindikalistak aurreratu duenez, “aukera paregabea izango da mundu libertarioko berritasun literarioak aurrez aurre ezagutu eta pentsamendu anarkistaren klasikoetara hurbiltzeko”. Aurtengo azokaren baitan, Antonio Orihuelaren azken olerki bildumaren aurkezpen ekitaldi bat emango da larunbat eguerdiko 13:00tan plaza bertan.

“Ezinegon libertarioak dituen oro edo pentsamendu anarkista ezagutu nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu azokara” luzatu du CNTk.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org