Ekonomia autogestionario eta antikapitalistarako aukerak

Print

Bilboko CNTren egoitzan, larunbat honetan, ekonomia alternatiboari buruzko hitzaldi bat gin da. Hizlariak, José Corrales –Gizarte Ekintza Idazkaritzaren kidea- eta Patricia Manrique –Batzorde Konfederalaren ekonomia alternatiboaren lan taldearen kidea- izan dira. Biek, CNTk  proposatzen dituen ekonomia autogestionatuari buruzko aukerak azaldu zituzten, baita proiektu horiek gauzatzeko ekimenak ere.

Hitzaldian, Corralesek, gai honi buruz, CNTren ibilbide historikoa nabarmendu zuen eta, batez ere, 1936tik 1939ra bitartean egin ziren kolektibizazioak aipatu zituen “gaur egun, oraindik,  alternatiba ekonomikoa autogestionario eta antikapitalista bilatzen duten erakundeentzat, eredu bihurtuta”.

Era berean, CNTko militanteak azpimarratu zuen alternatiba ekonomikoek izaten duten bultzada eta interesa, “erakunde anarkosindikalistaren oinarrizko gaietako bat da”. “Handituz doan lan esplotazioaren testuinguruan eta gero eta presio gehiagoarekin  langabeziaren bidez edo eskubideen murrizketaren bitartez langileria diziplinatzeko, alternatiba ekonomikoak beharrezkoak direla”, nabarmendu zuen. Zentzu horretan, Corralesek zehaztu zuen “sistemak baztertzen bagaitu, aukerak sortu behar ditugu, gutxienez bizirik iraunteko”, borroka sindikala ahaztu barik, horregatik azpimarratu nahi zuen “sindikatuaren egiturak duen ahalmena, helburu hori lortzeko”.

Beste alde batetik, Patricia Manriquek Ekonomia Alternatiboaren lan taldeak egin dituen jardueren laburpena egin zuen eta sindikatuarekin lotuta dauden proiektuei buruz mintzatu zen. Bere iritziz, sindikatua “oinarrizko elementua da, proiektuek, osagai antikapitalistak ez galtzeko”.

Hitzaldiaren amaieran, proiektu ekonomiko alternatibo ezberdinak martxan jartzeko aukerei buruz eztabaidatu zen eta Euskal Herrian egin ziren eta oraindik martxan dauden beste ekimenei buruz mintzatu zen.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org