CNT berriz elkarretaratu da PPren egoitzaren aurrean

Print

Ostiral honetan, CNT sindikatuak beste protesta ekintza bat burutu PPk Barakaldon duen egoitzaren atarian.  Kantu eta lema artean, erakunde anarkosindikalistak lan erreformaren indargabetzea aldarrikatu du beste behin ere. “Kapitalaren panpin inozoa den Rajoyren txotxongilo gobernuaren murrizketen aurkako mobilizazioekin jarraitzeko” deia luzatu du aipatu sindikatuak.

Barakaldoko elkarretaratzean, CNTk borrokaren baliagarritasuna goraipatu du “gure eskubideak urratzen dituzten neurri guztiei aurre egiteko”. “Martxoak 29ko greba egunaren arrakasta ukaezina eta gero, kalean inoiz ez bezela mantentzeko beharra dugu” gaineratu du.

“M29an eman zen mobilizazio sozial itzelaren neurriak adierazten du argi eta garbi langileria ez zaiela zapalterraza izango krisi hau sorrarazi duten eta orain guri ordainarazi nahi diguten zital horientzat” azaldu du sindikatu honek.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org